#Curriculum etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Curriculum etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala
gelako programazioa
Gaur programazioaren ziriborroa entregatzeko eguna da , beraz saioan nahiko banaka lan egin dugu . Gaurko saioa ariketak bilatzen eta metodologia egiten egon naiz .
2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena
gelako programazioa
gelan programazioa egiten egon gara . Asko aurreratu dugu . Batez ere metodologia egiten pasa dugu saioa
2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena
gelako programazioa
Unitate didaktikoaren erlazionatutako programazioaren eskema egin dugu, eta Begoñarekin zalantzak argitu ditugu
esaldia
"Dime y lo olvido, enseñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo" (Benjamin Franklin, 1706-1790)
Klasean esaldi batzuk ikusi ditugu, eta taldeka landu ditugu esaldi hauek. Esaldi hau oso polita iruditzen zait , ikasketa prozesuan irakasleek ikasleengan jartzen duen motibazioaren ondorioz, ikasleak materiarekin geratzen diren hala ez esaten duelako. Gainera modu aktiboan umak gehiago ikasten duela iks dezakegu esaldian .

Gure bizipenak eta Haur Hezkuntako curriculuma
INAUTERIAK:
- Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
- Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea
GABONAK:
- Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea
TXANGOAK:
- Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
- Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak.
- Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
- Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.).
- Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean
URTEBETETZEAK:
- Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea
- Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
- Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea
- Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.
DANBORRADA:
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua
FITXAK/MARRAZKIAK:
- Lortutako emaitza komunikatzea.
- Jolasa erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko. Esanahiak eta ezagutzak eraikitzea, ingurunean ekinez.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hastek
- Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
- Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.
IKASTOLAKO LEHENENGO EGUNA:
- Norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoera
- Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etabar.).
- Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean
- Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
- Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko.
- Familiek parte har dezaten eta elkarlana egon dadin ikastetxeen eta familien artean zer jardueretara konprometitzen diren etapa bakoitzeko helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko.
- Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea (erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea, etab.)
- Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmenean.
- Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea.
EUSKAL DANTZA EMANALDIA:
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua.
- Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea.
- Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.
- Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
LEHENENGO URTEAK ETXEAN:
- Konpetentzia motorra
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
- Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea.
- Inguruko pertsonekin harreman afektibo egokiak bilatzea eta ezartzea.
PAKEAREN EGUNA
IKASTETXEEN AUTONOMIA ETA PROIEKTU INSTITUZIONALAK
- Tolerantzia, gizalegea eta bakearen kultura sustatzen dituzten balioetan oinarritua.
- Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea.
ANTZERKIA:
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna, keinua
- Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmenean.
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea
ESKOLA SORTZAILEAREN EGUNA
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea
2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena
Txokoetan oinarritutako metodologia
Saio hau txokoei eman diogu. Dakigunez, gero eta gehiago erabiltzen den metodologia da . Metodologia honen oinarria gelaren barruan zenbait bazter egotea da, esate baterako, plastika txokoa eta etxe txokoa. Saioari hasiera emateko, txokoen inguruan dugun informazioa beste gelakideekin konpartitu dugu . Amara Berri ikastolan teknika hau erabiltzen da, eta bertan behaketa egin genuenez, nahiko informazio pilketa egin dugu . Hateko, nabarmena da espazioaren antolakuntza , txokoen araera antolatuta baitdago gela . Esanbeharrekoa da denboraren presentzia . 4 txoko bereizi ditzazkegu: Eraikuntza txokoa, ipuin txokoa, plastika txokoa eta etxe txokoa. Aipatzekoa da irakaslearen papera txokoetan laguntzailearena dela
ipuin txokoaEsperientzia praktiko bat behatu dugu gelan, Bergarako ikastolakoa . Behatu ondoren, ondorio batzuk atera ditugu:
Alde batetik, talde-lan txikietan lan egitea ona da, irakasleak errazago ikus ditzazkelako umeek dituzten zailtzasunak edo habilidadeak. Bestetik ikusi dugu nahiz eta txokoen bidez lan egiteak ez du esan nahi beti berdin lan egiten dela, talde bakoitzak eta ume baoitzak bere propietateak ditu eta .
Klaseari bukaera emateko, konparatu egin dugu txokoen bitartez eta proiektuen bitartez oinarrritutako irakaskuntza.
2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Klasea proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari buruz izan da. Beste taldekoekin elkartu gara saio hau egiteko.
Eskola hauen antolakuntza nahiko desberdina da eskola "tradizionaekin" konparatzen badugu . Ikastetxe hauetan lantzen diren gai batzuk ikasleen interesen arabera proposatzen dira . Begoñak adibide batzuk aipatu ditu . Bergarako eskolan "egutegia" landu zuten. Gai hau behar batetik sortu zen . Futbola ere landu zuten , gela hori oso futbolzalea zen eta . Gaia lantzeko neska futbolari bat gonbidatu zuten klasera . Bisita honen bitartez, alde batetik kirolaren gaia sakondu egiten da, eta bestetik, neska futbolean aritzen direla ere ikusten dute umeek. Gaia behin aukeratuta izanda, ezinbestekoa da gaiaren inguruan umeek duten informazioa eskuratzea , eta behin hau eginda , helburuak ezartzeko momentua da .
2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala
DONOSTIAKOEN CURRICULUM AMANKOMUNEN AURKEZPENAK - PREZI
Nire taldekideekin ditudan kurrikulum amankomuna usten dizuet
eskerrik asko
2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena
kurrikuluma eta nire esperientzia
KURRIKULUMA
Eskolatik oroitzapen asko eraman ditut . Oroitzapen hauetan
aurkitzen dituen egoerak kurrikulumean daude, oso zaila izango litzateke irakasle bakoitzak nahi dituen helburuekin lan
egitea , ume guztiok sozietate berdinean bizi egingo dira eta .
3 . artikuluan D
atalean agertzen den bezala “Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta
heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta
familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera,
familiak askotarikoak izan daitezkeela.” Haurtzaindegian monjeek zaintzen
gintuzten , baita gurasoekin elkartzen ziren semeei buruz mintzatzeko.
2 kapituluan 3. atalean
aipatzen da Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna
garatu behar du, eta gizartearen arauak eta konbentzioak errespetatzen hasi
behar du beste pertsona eta inguruarekiko komunikazioa harreman eraikitzaileen
bidez aberasteko; aldi berean, sentimenduak, emozioak eta bizipenak garatu
behar ditu, lagungarri izango zaizkionak bere burua hobeto ezagutzeko. Nire
haurtzarotik gogorazten dut ikasleek hitz egiteko anahi genituen gaietaz
askatasuna geneukan.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIAn Erlijio-irakaskuntzan 4 artikuluak erlikioaren
arloarekin lotuta dago . (Erlijio katolikoaren eta Estatuarekin
hezkuntza-arloko lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzten gainerako erlijioen curriculumak
zehazteko eskumena izango dute, hurrenez hurren, eliza-hierarkiak eta
erlijio-agintariek) . Nire ikastetxea eskola erlijiosoa zen , beraz erlijioa
geneukan eskoleratze maila guztietan .
Konpetentzia motorrei begiratuta, “Haurrak, jarduera motor kontzientearen bidez,
bere nortasun propioa eraikitzen du, bere gorputza ezagutzen du eta hura
adierazpen-bitarteko moduan erabiltzen, gorputz-egitura osatzen du,
denbora-errealitatea bizi du, eta kanpo-munduaz eta gainerako pertsonekin
harmonian konpartitu behar duen espazioaz jabetzen da”. Oroitzen dut askotan
patiora irtetzen ginela jolastera baita ariketa fisikoa egitera, gure
psikomotrizitatea lantzeko.
4. MULTZOA. Arteari begiratuta , Proiektu kolektiboak egiten genituen , baita
beste lankideekin lan egiten ikasten ere P parte hartzea eta inguruneko arte-ekoizpenen
gaineko interesa izatea kurrikulumaren atal bat osatzen du. Hizkuntza plastikoaren zenbait elementu
deskubritzen eta probatzen (linea, forma, kolorea, egitura, espazioa,
etab.) genituen, hau da, material desberdinekin ariketak egiten genituen
klasean .
Bukaera emateko, esan nahiko nuke joan naizen ikastetxean kurrikulumaren
artikulu gehienak lantzen dira, nahiz eta askotan zaila izan eta begibistan
batzuk ez direla betetzen irutitu, zaila da eta artikulu guztiak betetzea,
sailatu egiten dira ikasleek.

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala
Orain arte bizi ditudan momentuetan pentsatzean, eskolako egoera asko etortzen zaizkit burura. Haurtzaindegitik graduaziora pasa dudan denboratik momentu batzuk oroitzapenean eramaten ditut .
Amak lanean bueltatzean , nire aizpa bixkia Marta eta ni haurtzaindegira 18 hilabetekin joan ginen . Lehenengo hiru urteak bertan pasa genituen . Gogoratzen dut oso ondo zaintzen gintuztela monjeek. Argazki honek haurtzaindegiaren lehenengo egunean aterata dago.
Haunditzen joan ginenez, haurtzaindegia uzteko momentua iritsi eta eskolara pasatzeko momentua iritsi zen. Argazki hau haurtzaindegiaren azken egunean aterata dago.
Eskolatik gauza mordo gogoratzen ditut. Eskola hitza esaterakoan, oso azkar etortzen zait burura uniformea . Nire eskola, La Asunción ikastetxea uniformea zuenez, egunero aitak janzten gintuen , eta ondoren kotxea hartzen genuen ikastetxera joateko . Presaka joaten ginen egurero, motela baitzen gure erritmoa.
Haur - hezkuntzan klaseak hasi ziren. Bertan fitxak egiten genituen, baita eskulanak ere . Argazkian ikusten den bezala, kolorezko fitxak egiten genituen, eta eskulanen arloan amaren egunerako izarrez egindakako lepoko bat egin genuen klasean , eta kaxa bat dekoratu genuen ere. Aitaren egunerako buztinez egindako sagua egin genuen.
Gabonetako oporrak iristen zirenean , eta beraz urteari bukaera emateko, antzerki bat egiten genuen gurasoen aurrean . Antzerkira kaseritoz joaten ginen jantzita , antzerkiaren protagonistak ezik . Atzerki honetatik gogoratzen dut urte batean aztoz egin nuela eta hurrengo urtean Ama Mariaz.
Donostiako eguna prestatzen denborarekin hasten ginen . Entsaioak genituen, abesti asko geneuzkan ikasteko, eta gainera danborra jotzea ikasi behar genuen . Egun handi hori iristen zenean, "handien" patioan elkartzen ginen eskolako ikasle guztiek , eta Donostiako martxa jotzen genuen danbor nagusiak zuzenduta. Lehen hezkuntzako lehen zikloan Donostiatik ateratzen ginen.
Ondoren inauteriak iristen ziren. Inauterietan zomorroak kurtsoaren arabera banatzen zituzten . Irakasleek nire kurtsoarentzat pentsatutako zomorroa ipotxen zomorroa erabaki zuten, eta andereñoek Edurne Zuriz mozorratu ziren . Eskolatik irtetzen ginen musikaren erritmoarekin eta auzotik ibilbide bat egiten genuen.
Gainera kurtsoan zehar txangoak egoten ziren Euskal Herriko herri batera . Gogo handiarekin hartzen genuen txangoa, gaua etxetik kanpo pasatzen genuelako, eta esperientzia hau guretzat berria zelako. Argazkiaren erdialdean nire aizpa, beste kurtso bateko bi lagun eta ni agertzen gara . Txango horretan Lekunberrira joan ginen . Irteera horretatik baserriko animalien oroitzapena geratu zait .
Eskolan ere pakearen eguna ospatzen genuen . Bakea zer den , dituen onurak ... lantzen genuen eta patioan ikasle guztiak biltzen ginen eskutik elduta eta uso baten marrazkiarekin. Eskolan ere Domund-aren eguna ospatzen genuen, beraz , pobrezia duten herrialdeek lantzen genituen . Asko gustatzen zitzaidan Domund-aren astea, amarekin erosketetara joaten nintzelako pobrezia egoeran dauden pertsonei laguntzeko, eta gainera gurasoek hamaiketakoaren aldia iristen zenean, aste horretan jangelan taberna bat egiten zuten, eta pilatzen zuten diruarekin herrialde azpiragatuei bidaltzen zuten, urtero proiektu desberdin bat egiteko helburuarekin.

2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna
caja de vida
CAJA DE VIDA
Nire ustez denok ditugu historioak dituzten objetuak; izan
daitezke zapata batzuk, jostailu konkretu bat..eta gauza hauek guretzat duten
garrantzia ez dugu edonorrekin konpartitzen, baizik eta konfiantza dugun
pertsonekin bakarrik.
Kaxa hauek gure historioa kontatzeaz gain, deskribatu egiten
dute gure burua, beraz elkar ezagutzeko bizitzaren kaxaren bitartez modu
zoragarri bat da, betiko eran pertsonak ezautu ordez. Kaxa berak guri buruz
informazioa ematen du, polita egoteko erabili ditugun tresnen eta koloren
bitartez. Ariketa hau edozein adineko pertsonek egin dezatete , gure bizitzan
egoera askotan tokatzen baitzaigu gure
burua deskribatzea, eta zaila egiten zaigu , ez dugulako honetaz
hausnartzen. Gainera kaxarako objetuak
bilatzeko orduan , gurasoen eta seme-alaben arteko erlazioa estutzea eragiten
du. Modu interesgarria iruditzen zait
beste pertsonak ezagutzeko, askotan gure ingunean dauden gauzak gu baino hobeto
deskribatzen gaituztelako .
Modu honeran gure ondoan dauden pertsonak ezagutzeaz gain ,
normalean haur-hezkuntzan ukitzen ez diren gaiak lantzen dira, eta ez direlako
irakasleei aproposak iruditzen zaizkien gaiak ikusten, baizik dta umeei
interesatzen zaizkienak.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











