2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala


Orain arte bizi ditudan momentuetan  pentsatzean, eskolako egoera asko etortzen zaizkit burura.  Haurtzaindegitik graduaziora pasa dudan denboratik momentu batzuk oroitzapenean eramaten ditut .

 Amak lanean bueltatzean , nire aizpa bixkia Marta eta ni haurtzaindegira   18 hilabetekin joan ginen . Lehenengo hiru urteak bertan pasa genituen . Gogoratzen dut oso ondo zaintzen gintuztela monjeek. Argazki honek haurtzaindegiaren lehenengo egunean aterata dago.









Haunditzen joan ginenez,  haurtzaindegia uzteko momentua iritsi eta eskolara pasatzeko momentua iritsi zen. Argazki hau haurtzaindegiaren azken egunean aterata dago.




Eskolatik gauza mordo gogoratzen ditut. Eskola hitza esaterakoan, oso azkar etortzen zait burura uniformea  . Nire eskola, La Asunción ikastetxea uniformea zuenez, egunero aitak janzten gintuen , eta ondoren kotxea hartzen genuen ikastetxera joateko  . Presaka joaten ginen egurero, motela baitzen gure erritmoa.





Haur - hezkuntzan klaseak hasi ziren. Bertan fitxak egiten genituen, baita eskulanak ere . Argazkian ikusten den bezala, kolorezko fitxak egiten genituen, eta eskulanen arloan amaren egunerako izarrez egindakako lepoko bat egin genuen klasean , eta kaxa bat dekoratu genuen ere. Aitaren egunerako buztinez egindako sagua egin genuen.






Gabonetako oporrak iristen zirenean , eta beraz urteari bukaera emateko, antzerki bat egiten genuen gurasoen aurrean . Antzerkira kaseritoz joaten ginen jantzita , antzerkiaren protagonistak ezik . Atzerki honetatik gogoratzen dut urte batean  aztoz egin nuela eta hurrengo urtean Ama Mariaz.



Donostiako eguna prestatzen denborarekin hasten ginen . Entsaioak genituen, abesti asko geneuzkan ikasteko, eta gainera danborra jotzea ikasi behar genuen .  Egun handi hori iristen zenean, "handien" patioan elkartzen ginen eskolako ikasle guztiek , eta  Donostiako martxa jotzen genuen  danbor nagusiak zuzenduta. Lehen hezkuntzako lehen zikloan Donostiatik ateratzen ginen.









Ondoren inauteriak iristen ziren. Inauterietan zomorroak kurtsoaren arabera banatzen zituzten . Irakasleek nire kurtsoarentzat pentsatutako zomorroa ipotxen zomorroa erabaki zuten, eta andereñoek Edurne Zuriz mozorratu ziren . Eskolatik irtetzen ginen musikaren erritmoarekin eta auzotik ibilbide bat egiten genuen.





Gainera kurtsoan zehar txangoak egoten ziren Euskal Herriko herri batera . Gogo handiarekin hartzen genuen txangoa,   gaua etxetik kanpo pasatzen genuelako, eta esperientzia hau guretzat berria zelako. Argazkiaren erdialdean nire aizpa, beste kurtso bateko bi lagun eta ni agertzen gara . Txango horretan Lekunberrira joan ginen . Irteera horretatik baserriko animalien oroitzapena geratu zait .





Eskolan ere pakearen eguna ospatzen genuen . Bakea zer den , dituen onurak ... lantzen genuen eta patioan ikasle guztiak biltzen ginen eskutik elduta eta uso baten marrazkiarekin. Eskolan ere Domund-aren eguna ospatzen genuen, beraz , pobrezia duten herrialdeek lantzen genituen .  Asko gustatzen zitzaidan Domund-aren astea, amarekin erosketetara joaten nintzelako pobrezia egoeran dauden pertsonei laguntzeko, eta gainera gurasoek hamaiketakoaren aldia iristen zenean, aste horretan jangelan taberna bat egiten zuten, eta pilatzen zuten diruarekin herrialde azpiragatuei bidaltzen zuten, urtero proiektu desberdin bat egiteko helburuarekin.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina