
Klasea proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari buruz izan da. Beste taldekoekin elkartu gara saio hau egiteko.
Eskola hauen antolakuntza nahiko desberdina da eskola "tradizionaekin" konparatzen badugu . Ikastetxe hauetan lantzen diren gai batzuk ikasleen interesen arabera proposatzen dira . BegoƱak adibide batzuk aipatu ditu . Bergarako eskolan "egutegia" landu zuten. Gai hau behar batetik sortu zen . Futbola ere landu zuten , gela hori oso futbolzalea zen eta . Gaia lantzeko neska futbolari bat gonbidatu zuten klasera . Bisita honen bitartez, alde batetik kirolaren gaia sakondu egiten da, eta bestetik, neska futbolean aritzen direla ere ikusten dute umeek. Gaia behin aukeratuta izanda, ezinbestekoa da gaiaren inguruan umeek duten informazioa eskuratzea , eta behin hau eginda , helburuak ezartzeko momentua da .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina