Irene Barba
2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala
Aurkezpenaren hirugarren eguna
Gaur aurkezpenen eguna zen , baita klaseko azken eguna . Klasen hiru talde aurkeztu dute azken asteetan efindako lana , hau da , programazioa. Saioa Irungo taldearekin hasi da . Talde honetatik sormena azpimarratuko nuke , matematika lantzea ipuinen bitartez posible dela erakutsi digute eta . Gainera mozorratuta joan direnez , interesa piztu da entzuleengan . Ondoren beste talde bat atera da . Aukeratu duten gaia "herrialde desberdinen" inguruan zihoan . Aurkezpena gustatu zait , parte hartu dugulako, eta gainera ekarri dituzten elikagaien bitartez , ikasi egin dugu . Klaseari amaiera Donostiakoen taldea eman dio, hau da , nire taldea . Gure programazioa uraren inguruan zihoan . Nahiko ondo atera zaigula pentsatzen dut, gelakideek parte hartu dutelako .
2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala
Aurkezpenaren bigarren eguna
Gaur ere aurkezpenekin egon gara saioan . Asko gustatu zaizkit aurkezpenak , batez ere , bigarren taldeak kontatu duen ipuina . Originaltasuna egon delako gustatu zaizkit aurkezpenak , eta gogoekin prestatu dituztela aurkezpenak nabarmena zen .
2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena
Aurkezpenen lehenengo eguna
Gaurko saioak hasiera ematen dio aurkezpenen egunetara . Hiru talde aurkeztu dituzte lanak. Aukeratu dituzten gaiak landareak elikagaiak eta sentimenduak dira . Azaltzeko erabili duten metodologia Prezia edo powerpointa izan da . Azalpena nahiko dinamikoa izan da , eta aurkeztu duten pertsonek egin behar ditugun pausoak gidatuak izan direnez, ikusi izan dugu talde horretan zein den irakaslearen papera .
Aurkezpenak ondo egon dira .
2016(e)ko apirilaren 17(a), igandea
artikulu interesgarria
2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala
gelako programazioa
Gaur programazioaren ziriborroa entregatzeko eguna da , beraz saioan nahiko banaka lan egin dugu . Gaurko saioa ariketak bilatzen eta metodologia egiten egon naiz .
2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena
gelako programazioa
gelan programazioa egiten egon gara . Asko aurreratu dugu . Batez ere metodologia egiten pasa dugu saioa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)