2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Aurkezpenaren hirugarren eguna


Gaur aurkezpenen eguna zen , baita klaseko azken eguna . Klasen hiru talde aurkeztu dute azken asteetan efindako lana , hau da , programazioa. Saioa  Irungo taldearekin hasi da . Talde honetatik sormena azpimarratuko nuke , matematika lantzea ipuinen bitartez posible dela erakutsi digute eta . Gainera mozorratuta joan direnez , interesa piztu da entzuleengan . Ondoren beste talde bat atera da . Aukeratu duten gaia "herrialde desberdinen" inguruan zihoan . Aurkezpena gustatu zait , parte hartu dugulako, eta gainera ekarri dituzten elikagaien bitartez , ikasi egin dugu . Klaseari amaiera Donostiakoen taldea eman dio, hau da , nire taldea . Gure programazioa uraren inguruan zihoan . Nahiko ondo atera zaigula pentsatzen dut, gelakideek parte hartu dutelako .

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina